domingo, 13 de enero de 2008

Euskarari erasoak desinformazioaren bidez





Euskararen aurkako erasoak konstanteak izan dira azken egunotan,aipatzekoa The Wall Street Journal egunkarian(http://www.wsj.com/) agerturiko iritzi artikulua, honako izenburua zuen iritzi artikuluak;"Euskal inkisizioa; ¿Nola esango zenuke artzai euskaraz?" ustedut guk eginiko itzulketan argi eta garbi aipatzen dudala.


Iritzi artikulu hau guztiz iraingarria da euskaldun gutientzat; euskaldunzahar, euskaldunberri,euskaldunberri izateko lanetan ari direnei...) batez ere azken bi talde hauei esker aipatutako iritzi artikulua ezerezean geratzen da,gure hizkuntzak lanerako,ikasteko,bizitzeko...denetarako balio duelako, nahiz eta honek batzuri min eman.


Iritzi artikulu hauekin badirudi euskaldunen izena zikindu nahi dutela mundu osoan zehar, zeren eta estatu batuetan askok ez dute euskaldunen berri izango eta halako astakeriak irakurri eta gero ahuskalo zer pentsatuko duten,hori da hori benetako desinformazioa.


Euskararen aurkako erasoekin jarraituz hona emen COPE-ko (http://www.cope.es/) esatari den cesar vidalek esandako astakeriekin osoturiko bideo bat.


Ikusi eta bakoitzak nahi duena pentsa dezala.


Zentsura kasua Iruñako udalaren eskutik.


Pasa berri diren gabon hauetan zentsura kasu berri bat ezagutu dugu Iruñako udalaren eskutik,Iruñako udalaren web gune ofizialean(http://www.pamplona.es/) inkesta bat zegoen eskegita , non bertan nafarroako ume zein ez hain umeei honakoa galdetzen zien:

Gabonetako opariak noren eskutik jaso nahi dituzu?


a) olentzero

b)errege magoak

c) papa noel



Olentzeroren aukera izan zen nagusiena puntu askorengaitik ganera,baina ezetz jakin zein izan zen Iruñako udalaren jokaera?


Nafarroako hiriburuko udalak inkesta hori bertan bera utzi zuen, arazo teknikoak argudiatuz, baina nork sinistuko zuen alakorik,olentzeroren etorrera galarazten duen udalaren eskutik? Bakoitzak nahi duena pentsa dezala.

Informaziozko web gune printzipalak

Interneten hainbat eta hainbat webgune daude informazioa bilatzerakoan adibidez kirolari buruzkoan http://www.marca.com/ , http://www.sport.es/ , http://www.elmundodeportivo.com/ edota http://www.canteradeportiva.com/ dira bisitatuenak azken honetan bizkaiko maila guztietako emaitzak eta erreportajeak datoz eta. Informazio orokorreko webguneeteaneskaintza are eta haundiagoa da, badaude eskualdeko informazioa ematen dutenak; http://www.busturialdekohitza.info/ edo eta eremu zabalago baten informazioa ematen dutenak; http://www.gara.net/ , http://www.elcorreodigital.es/ , http://www.deia.com/ , http://www.berria.info/ ...etab.

Kirolaren kasuan, egunkariak beraien futbol taldearen zaletasunagaitik bereizten dira, adibidez:
-sport-fc.barcelona

-marca-real madril
-...

Egunkari orokorren kasuan alderdi politikoen urbiltasunagatik bereizten dira, besteak beste:

-gara-ezker abertzalea

-deia- eaj-pnv

-la razon- pp

-el pais-psoe

beraz bai kirolari buruzko zein informazio orokorrari buruzko web guneetan oso erraza da desinformazio kasuak aurkitzea edo baita informazio berdina era sakon batean edo ez ain sakonean ematea, norberaren iritziek pisu haundia dutelako.

Zenbakien gerra

Orain dela bi urte, madrilen AVT-k manifestazio jendetsua burutu zuen,beraien arabera 1000000 pertsona ingurukoa, hau da, espainiar estatuan 45 milloi pertsona bizi badira ba 45 pertsonetatik 1 han izan zen edota madrilleri erreparatzen badiogu 3tik bat bertan egon zen,datu hauek benetan arrigarriak ziren,are gehiago matematiketara jotzen badugu; ibilbideak 2,2 kilometro zeuzkan, horietatik 2 kilometro zeuden manifestariekin beteta,errepidearen batazbezteko zabalera 30 metrokoa ela eta metro karratu bakoitzean 4 pertsona sartzen direla kontuan hartuta AVT-k emandako datua dudagarritzat jo daiteke.


Datu horiekin jendetza kalkulatu nahi izanez gero,2000m x 30m x 4p/m2 = 240000 pertsona, hau da benetako bataztebezteko kopurua ez da heltzen AVT-k emandakoaren laudenera ere.
Ikusi dugun desinformazio kasu hau oso haundia izan da,kasu honetan politika aldetik ikusi dugu desinformazio kasu harrigarri hau.

sábado, 12 de enero de 2008

Antena 3 eta kirolak


Antena 3ko kirol tartea ikusi ahal duzue nozbait? ez ahal zaizue arraroa iruditu? Orain dela aste batzuk athletiken partidu batean tangana ezizenez ezagutzen den gertakizun bat gertatu zen,baiana ori ez da partiduan gertatu zen gauza bakarra,besteak beste bi gol izan ziren, jokaldi honak eta ez hain onak,batez ere azken hauek zurigorrien aldetik,baiana bueno arira joango naiz,partiduaren hurrengo egunean antena3ko albistegien kirol tartean zein izango nire arridura,athetiken partiduari buruzko reportajea emanten ari zirela tangana famatua baino ez zutela eman, eta tangana famatua ikusi eta gero zera esan zuen esatariak;"por cierto que el partido termino empate a uno".

Espainiar estatuan gehien ikusten den albistegia izanik lotsagarria iruditu zitzaidan beraien informatzeko edo bueno, desinformatzeko era,hau ez baitzen bakarrik athletiken partiduari buruzko inormazioarekin gertatu,sevilla,betis...etab taldeekin ere berdina gertatu zen.

Guzti hau ikusi eta gero zera pentsatu nuen, agian ikusleak partiduaren informazioa baino nahiago dutela horrelako espektakuluak ikustea, nere ustez lotsagarria da antena 3-ren jokaera, kirol tartea baino kirol-rosa tartea deitu beharko liokete.

"Informazioa" sarean

Gaur egun internet munduko enziklopediarik haundiena dela diote,denetarik aurki dezakegu, internet mugagabea baita. Aurkitu ahal dugun gauzetariko bat informazioa da,interneten edonor sartzen da informazioa bilatzera,hainbat eratako informazioa dago eta,adibidez:

-ikasleak klaseko ikasgaiei buruzko informazioa billatzen

-kirolei buruzko informazioa

-politikari buruzko informazioa

-loteriak

-etab luze bat.



Ikusi dugunez beraz internet informazio portal haundia da benetan,zeinen helburua informatzea da,hori teoriaz, baina badaude zenbait web horri beraien informazioaz desinformazioa lortzen dutela,horretarako informazioa eskutatuz,egia dekoratuz, gezurra egi bihurtzen saiatuz.



Kasu hauek politikan gertatzea dira ohikoena,iritzi ezberdinek hortara bultza dezaketelako,kirolean ere gertatzen dira,kultur arloan,teknologia arloan...kasu hauek ezin dira ekiditu edo ezin beharko lukete, adierazpen askatasuna guztion eskubidea baita.